martes, 21 de octubre de 2008

TOP 7

TOP 7

Nire ustez, gaur egun erakargarriak diren ikusentzunezko web orrialdeak zerrendatuko ditut datozen lerroetan.
1-www.bbc.co.uk
Oso web orrialde interesgarri eta erakargarria dela esango nuke. Berrien filtroak egiteko aukera dago, aktualitatea gertutik segitzen du noski eta horrez gain, web orrialdea pertsonalizatzeko aukera ematen du.

2-www.arte.tv
Baliabide onekin egina dagoela igartzen da, kalitate ona nabari da sartu eta berehala. Eta horrek erakargarria bilakatzen du gunea. Telebista izaera mantentzen du eta aktualitateari mugak jarri gabe, gai ainitz jorratzen dituzte.

3-www.ina.fr
Ikusentzunezko institutu nazionalaren gunea da, Frantzia mailan. Egunerokotasunari lotua egoteaz gain, artxiboetan murgildu, eta garai bateko ikusentzunezkoak eskuratu daitezke. Oso atari erakargarria da, baliabide asko eskaintzen ditu gainera.

4-www.allocine.fr/
Honek zinea lantzen du, hori da bere gai nagusia. Hala ere, DVDak saltzen dira bertan, telesailak ere, ikusi eta eskuratu daitezke, besteak beste. Aktualitatea ere jarraitzen duenez, arakatzea dibertigarria eta aberatsa izan daiteke.

5-elpaistv.com
Egunkariarengandik banaturik, albistegiak eskaintzen ditu gune honek. Atsegina da bisita, baliabide onekin egina dagoela nabari eta albistegi oso bat ikusi daiteke bertan. Oso gune interesgarria.

6-www.edition.cnn.
Aktualitatea gertutik jarraitzen duen gune bat da. Egitura aldetik ez da inolaz ere astuna egiten, eta bideo oso onak ditu. Eskaintza zabala du horrez gain.

7-www.eitb.com
Euskal mundua ere, eguneratua dago alor honetan. Ezin izango dugu TOP7a amaitu, euskal hedabiderik aipatu gabe. EITBren web gunea aukeratu dugu horretarako. Orain dela gutxi aldatua eta eraberritua izan da gainera. Egia esan ez da atzean gelditzen. Koloretsua, erakargirria. Honek isladatzen du, euskara eta euskal mundua ere modernoak izan daitezkeela eta hala direla.


Hau da beraz, une honetan, ikusentzunezko web orrialdeen inguruan, nik egingo nuken puntako sailkapena. Zaila izan da aukeraketa, oso mundu zabala baita! Anima zaitezte eta sartu, arakatu, bisitatu...gune hauek eta gehiago!

No hay comentarios: