lunes, 6 de octubre de 2008

Antxeta Irratia, Behe Bidasoako irratia

2002. urtean sortu zen Antxeta Irratia, Lapurdiko Gure Irratia eta Pausumedia elkartearen laguntzarekin. Elkarte izaerarekin, Behe Bidasoa eskualdeko euskarazko irrati bakarra da, kokagune fisikoa Hendaian duelarik. Soldatapeko lau langile ari dira bertan, eta ezinbestekoak diren 12 kolaboratzaile. Libre izateak, entzuleena, herriarena bilakatzen du irratia, hori dela eta, tresna izaera hartzen du.
90.5 fm eta 89.7 fm uhinetan, 2006.urtean, jauzi kualitatibo bat emanez, Euskal Irratien Federazioako kide izatera pasa zen.
Gaur egun, irratigintzaz gain, jarduera paraleloak ere antolatzen ditu: Txingudi Korrika, Bidasoan Euskaraz, Irrati tailerrak...
4000 entzule inguru ditu gaur egun.

No hay comentarios: