viernes, 24 de octubre de 2008

Ariketa

Irakurri arretaz ondoko esaldiak, ondo ahoskatzen saiatu eta esan bietatik zein dagoen ondo idatzita.
Esaldiok telebistako zein irratietako informazio saioetan esateko moduan omen daude. Egilea: Gorka
J. Palazio. CC 3.0 lizentziapean (byshare
alike). Euskal Herriko Unibertsitatea.

0.A-Al
Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea
hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
0.B-Al
Gore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako
bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

"Luxenburgoko" da zuzena

_______________________
1.A
Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan
1.B
Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazajstango Errepublikan

"Kazakhstango" da zuzena
_______________________
2.A
Litekeenada Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak
2.B
Litekeenada Marokkon edo Ganbian izango dira Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen
topaketak

"Maroko edo Gambia" da zuzena
_______________________
3.A
Boliviargutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen
dituztenak.
3.B
Boliviatargutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen
dituztenak.

"Boliviar" da zuzena
_______________________
4.A
Georgiakohiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
4.B
Georgiako hiriburuan, Tiflisen alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

"Tifilis" da zuzena
______________________

5.A
Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.
5.B
Abjaziatarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

"Abkhaziarrak" da zuzena
_______________________

6.A
Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.
6.A
Euskal arrantzaleek Seitxelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur

"Seychelletako" da zuzena

martes, 21 de octubre de 2008

TOP 7

TOP 7

Nire ustez, gaur egun erakargarriak diren ikusentzunezko web orrialdeak zerrendatuko ditut datozen lerroetan.
1-www.bbc.co.uk
Oso web orrialde interesgarri eta erakargarria dela esango nuke. Berrien filtroak egiteko aukera dago, aktualitatea gertutik segitzen du noski eta horrez gain, web orrialdea pertsonalizatzeko aukera ematen du.

2-www.arte.tv
Baliabide onekin egina dagoela igartzen da, kalitate ona nabari da sartu eta berehala. Eta horrek erakargarria bilakatzen du gunea. Telebista izaera mantentzen du eta aktualitateari mugak jarri gabe, gai ainitz jorratzen dituzte.

3-www.ina.fr
Ikusentzunezko institutu nazionalaren gunea da, Frantzia mailan. Egunerokotasunari lotua egoteaz gain, artxiboetan murgildu, eta garai bateko ikusentzunezkoak eskuratu daitezke. Oso atari erakargarria da, baliabide asko eskaintzen ditu gainera.

4-www.allocine.fr/
Honek zinea lantzen du, hori da bere gai nagusia. Hala ere, DVDak saltzen dira bertan, telesailak ere, ikusi eta eskuratu daitezke, besteak beste. Aktualitatea ere jarraitzen duenez, arakatzea dibertigarria eta aberatsa izan daiteke.

5-elpaistv.com
Egunkariarengandik banaturik, albistegiak eskaintzen ditu gune honek. Atsegina da bisita, baliabide onekin egina dagoela nabari eta albistegi oso bat ikusi daiteke bertan. Oso gune interesgarria.

6-www.edition.cnn.
Aktualitatea gertutik jarraitzen duen gune bat da. Egitura aldetik ez da inolaz ere astuna egiten, eta bideo oso onak ditu. Eskaintza zabala du horrez gain.

7-www.eitb.com
Euskal mundua ere, eguneratua dago alor honetan. Ezin izango dugu TOP7a amaitu, euskal hedabiderik aipatu gabe. EITBren web gunea aukeratu dugu horretarako. Orain dela gutxi aldatua eta eraberritua izan da gainera. Egia esan ez da atzean gelditzen. Koloretsua, erakargirria. Honek isladatzen du, euskara eta euskal mundua ere modernoak izan daitezkeela eta hala direla.


Hau da beraz, une honetan, ikusentzunezko web orrialdeen inguruan, nik egingo nuken puntako sailkapena. Zaila izan da aukeraketa, oso mundu zabala baita! Anima zaitezte eta sartu, arakatu, bisitatu...gune hauek eta gehiago!

lunes, 20 de octubre de 2008

lunes, 6 de octubre de 2008

Antxeta Irratia, Behe Bidasoako irratia

2002. urtean sortu zen Antxeta Irratia, Lapurdiko Gure Irratia eta Pausumedia elkartearen laguntzarekin. Elkarte izaerarekin, Behe Bidasoa eskualdeko euskarazko irrati bakarra da, kokagune fisikoa Hendaian duelarik. Soldatapeko lau langile ari dira bertan, eta ezinbestekoak diren 12 kolaboratzaile. Libre izateak, entzuleena, herriarena bilakatzen du irratia, hori dela eta, tresna izaera hartzen du.
90.5 fm eta 89.7 fm uhinetan, 2006.urtean, jauzi kualitatibo bat emanez, Euskal Irratien Federazioako kide izatera pasa zen.
Gaur egun, irratigintzaz gain, jarduera paraleloak ere antolatzen ditu: Txingudi Korrika, Bidasoan Euskaraz, Irrati tailerrak...
4000 entzule inguru ditu gaur egun.